Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como PAUSOKA

PAUSOKA, INKLUSIOAREN BIDEAN

Imagen
Lehengo egunean Maiteder etorri zitzaigun Pausoka Elkartetik, bera baita Pausoka Elkarteko sortzaileetako bat. Pausoka erreabilitazioa behar duen edozein haurrentzat sortu zen, baita gurasoei laguntzeko ere. Maiteder beraren eta bere semearen (Aimar) esperientzia gurekin elkarbanatzera etorri zen. Maiteder, Aimarren ama da. Aimar pertsona alaia da, lagunekin egotea gustatzen zaio, musika ere oso gustuko du, baita jatea ere. Gainera, garun paralisia du, eta bistakoa den bezala, gurpildun aulkian ibiltzen da.  Egoera horren aurrean, informazio ezaren ondorioz, Maiteder bakarrik sentitu izan zen haurraren lehen urteetan, inongo laguntzarik gabe, informaziorik gabe eta babesik gabe. Egoera berdinean aurkitzen ziren beste familia batzuk ezagutzean Aspacen, bakardade hori alde batera utzi eta ulertua sentitzen hasi zen.  Hasieran, Aimar Aspacen aurkitzen zen, baina gerora Maitederrek ohiko eskola batean eskolarizatu nahi izan zuen. Honi esker, familia guztia herriare...