ANIZTASUNA DEFINITZEN

Aniztasuna zer den galdetu zigun beste egunean gure irakasleak. Denok zer esan jakin gabe geratu ginen momentu batean eta hortaz hitzen zerrenda bat egiteko eskatu zigun. Denbora tarte baten pentsatzen aritu ginen eta honako hitz hauek atera ziren arbelean idazteko: Onarpena, balioak, inklusioa, egokitzapena, tolerantzia, errespetua, aberastasuna, enpatia, desberdintasuna/berdintasuna eta askatasuna.

Hitz potoloak denak ezta? Ez da erraza kontzeptu zehatz bat definitzen eta are gehiago, egunerokotasunean ez dugunean behar beste erabiltzen eta ezkutatzen saiatzen garen. Edo beste modu batera esanda, nahiz eta hitz hauek behin eta berriro entzun teorian, benetan ba al dakigu praktikan jartzen? Aniztasunaren inguruan bildu ditugun hitz guzti hauek guztiok ezagutzen ditugu eta jakina da aniztasuna lantzeko ezinbestekoak direla, baina zer da benetan aniztasuna?

Aniztasuna gizartean parte hartzen duten pertsonek ditugun desberdintasunek osatzen dute. Hau da, pertsona bakoitza, bakarra da, bakoitzak bere ezaugarriak ditu, eta hortaz, bere beharrak. Ondorioz, ezaugarri desberdin anitz aurki ditzakegu gizarte edo talde jakin batean eta horrek, hain zuzen ere, aniztasuna sortzen du. Aniztasuna kolektiboari dagokio.

Gizarte anitz batean bizi garenez, geure ikasgela ere aniztasunaren isla izango da. Horren ondorioz, irakaslearen rola ezinbestekoa izango da ikasleak aniztasun honen aberastasunaz jabetzeko, onartzeko eta bizikidetzarako balio positiboetan hezteko. Oso garrantzitsua da haurrek kontu hartzea gure gizartean oso ezberdinak garen pertsonak bizi garela eta ez dugula inor baztertu behar, baizik eta enpatiaz, errespetuz eta laguntasunean jokatu.

Comentarios

Entradas populares de este blog

NARRATIVA DIGITAL, ÚLTIMA SESIÓN

COMIC / GEOLOCALIZACIÓN Y REALIDAD AUMENTADA, SEXTA SESIÓN

¿QUE SUPERPODER TE GUSTARÍA TENER?, SÉPTIMA SESIÓN