TABAKALERA
Aniztasuna kontzeptu zabala da, eta hortaz horren barruan hainbat eta hainbat gai ditugu lantzeko. Aniztasunak aukera positibo anitz ematen badizkigu ere argia da bazterkeria ugari dagoela hainbat kolektiborekiko gehienbat. Azken finean bazterketaz hitz egiten dugunean kolektibo jakin batzuekiko bazterketa hartzen dugu kontuan baina denok sentitzen gara geure mailan arrotz edo baztertuak. Segun eta zein testuinguru edota errealitatean jaiotzen garen, pribilegio desberdinak ditugu geure eskura. Pribilegio horiei kudeaketa egoki bat ematea ezinbestekotzat ikusten dugu, denok gizartearen parte sentiarazteko. Adibidez, L’Intrus erakusketan sartu baino lehenago egindako dinamikan; paper batean noizbait arrotz edo lekuz kanpo sentitu garen egoerak idazteko eskatu zigun gidak, ondoren altuan irakurri eta egoera horiek inoiz bizi edo jasan izan ditugun aztertu genuen. Horrekin konturatu gara, denok noizbait arrotz eta baztertuak sentitu garela, baina esan behar dugu, ezin dugula alde...