CALCUTA ONDOAN
Nahiz eta aniztasunaren inguruko ezagutza zabalak eskuratu ditugun lauhileko honetan zehar, Calcuta ondoko jardunaldiari esker geure ikuspegia zabaldu eta errealitatea beste betaurreko batzuekin ikusteko aukera eman zigun. Burututako jarduera eta hausnarketek; berdintasuna, aniztasuna, ugaritasuna, desberdintasuna, onarpena, errespetua, enpatia, inklusioa, Eurozentrismoa eta aniztasunarekin lotutako bestelako kontzeptu eta baloreak lantzea zuen helburu. Beti ere, gizarteko esterotipoak hautsiz. Bigarren zatian, gure kasuan, mapa mundiaren lana jorratu genuen. Bertan, hainbat kontzepturen inguruan hausnartu genuen. Esaterako, gure mapa mundian Europa maparen erdian jarrita dago beste kontinenteak gurearen inguruan jarrita eta ezin aipatu gabe utzi kontinente bakoitzaren tamaina irrealak. Beste ikuspuntu batetik ikusten badugu mapa, beste perspektiba batekin ikusi genezake eta horretaz ez gara konturatzen. Azken finean, geure errealitatearen erosotasunean bizi gara eta honek geu...