HAUR GUZTIEK BIZI KALITATE BERA AL DUTE?

Bota dezagun begirada bat gure errealitatetik at; Zer, gustuko duzu ikusten duzuna? Guztia ez da gure mundu txiki honetan ikusten duguna bezain polit eta erraza, badaude familia askotako haurrak eskolara joan ezin dutenak, gure herrian horregatik, eskolara joateagatik, kexatzen dabiltzan bitartean. Ikusi berri dugun filma honek, benetako errealitatea zein den ikusteko aukera eman digu.

Kasu honetan, hezkuntza ezinezkoa den amets bat dirudi, "ipuin dibertigarriak" irakurtzen ikasi nahi duen neska batentzat. Protagonistak eskolara joateko duen motibazioa ikaragarria da, ikasteko nahi handia duelako. Horretarako, aurrean jartzen zaizkion oztopo zein zailtasun guztiei aurre egiteko kemena erakusten du.

Baktaik bizitzarako eskarmentua eman digu, hau da, bai eskolara joateko eta baita egunerokotasunean jartzen dizkioten traba guzti horiek gainditu eta bere helburua betetzeko asmoz aurrera jarraitzen duelako. Hori gaur egungo gure errealitatera eramanez gero, berdina gertatuko litzateke? Noski ezetz, gaur egungo gazte askok ez dutelako estimatzen duten bizi kalitatea, eta gutxi izango balitz guztiagatik kexatzen dira. Film honetako protagonista bere amaren ezpainetakoarekin konformatzen da, ez du gehiago behar, guk ordea, “Bic” boligrafoak behar ditugu, ez digu balio edozein boligrafok.

Haur asko eskolara joan ezin diren bitartean, beste asko gogo gabe joaten dira. Zer ari gara egiten? Eskolara joateko aukera duten haur guztien arrakasta bermatzen al da? Ez, ondorioz, horrek sortzen du gogo gabezia, eskola soilik pertsona jakin batzuei zuzendua baitago oraindik ere. Ikasleen emaitzetan fijatzen gara, hau da, emaitza arrakastatsuetan, kalifikazioetan. Aldiz, praktika arrakastatsuak bermatu ahal izateko pertsonaren garapenari, metodologiari, aniztasuna onartzeaz eta ekitatearen garrantziaz jabetu eta erreparatu behar diogu, eta ez kalifikazioari. 

Protagonistak, eskolara joateko guztia lortzen duenean, (koadernoa, ezpainetakoa boligrafo gisa…) esfortzu askoren ondoren, eskolara joateko debekua jasotzen du. Neskak beste gauza batzuk egiteko (zaintza lanak) direla esanez. Genero ikuspegitik, ikusten da nola emakumea zapaldua dagoen, ezin duelako eskolara joan. 


Bestetik, istorio honek salaketa latza egiten du, Afganistango talibanen ondorengo egoera sozialaren metaforetan oinarrituta: baliabide gutxi dituzten eskolak, haurrek indarkeria hartzen duten portaera eredu gisa, emakumeak, haurrak eta helduak, abusuaren subjektu gai nagusiak dira... Haur hauek, jolasa errealitatean bizi duten egoeraren isla da. Adibidez, kobazuloan bahiturik dituzten haurrak neskak dira, beraz atxilotzen dituztenak emakumeak direla argi uzten da. Emakumeak edo haur neskak bahitzea ez da kasualitatea; bahitzaileek esaten baitiete politak eta ederrak direlako bahitzen dituztela. Beraz emakumearen gorputza eta izatea giltzapetu nahi dituzte objektu soil bat bilakatuz. Jolasarekin jarraituz, filma metafora batekin amaitzen da, errealitatearen isla dena. Herri horretan haurrak Talibanak izango balira bezala jolasten dute eta norbaitek hiltzeko itxura egiten duenean, besteak hiltzen denaren itxura egin behar du, bestela, hau da, hiltzen ez bazara, ez zaituzte bakean utziko.

Comentarios

Entradas populares de este blog

NARRATIVA DIGITAL, ÚLTIMA SESIÓN

COMIC / GEOLOCALIZACIÓN Y REALIDAD AUMENTADA, SEXTA SESIÓN

¿QUE SUPERPODER TE GUSTARÍA TENER?, SÉPTIMA SESIÓN