AZKEN POSTA
IRITSI DA AZKEN EGUNA!
Aste asko elkarrekin igaro ostean, Blog-ari agur esateko eguna iritsi da, lauhilekoan egin ditugun lan guztien azken emaitza hau izanik. Post honetan beraz, batetik, egin ditugun lan guztiei eta jaso ditugun hitzaldi eta tailer guztiei esker ikasi dugun guztia islatu nahi izan dugu, eta bestetik, nola sentitu garen bai talde gisa bai prozesu osoan zehar. Lauhileko hau egia esanda, nahiko azkar igaro zaigu, moduluko lana zela eta, hitzaldi eta tailer asko eta anitzak izan baititugu. Horietako bakoitzak zerbait desberdina transmititu izan digu, bakarra eta berezia bihurtuz, guzti honek profesional gisa prestatzeaz gain, bizitzarako zein egunerokotasunerako ere prestatu gaitu, pertsona moduan haziz eta geure ikuspegia zabalduz.
Ibilbide berri honetan murgilduz eta hasiera bat emateko aniztasunaren inguruko geure ikuspegi eta ideia nagusiak (aurreiritziak) elkarbanatu genituen geure taldekideen artean. Ondoren, lehenengo tailerrarekin aniztasunaren munduan murgiltzen hasi ginen. Tabakalerara egin genuen bisita izan zen lehena, eta honekin hasiera indartsua eman genion gure lanari. Aniztasun kontzeptuari buruz genuen iritzi eta jakintza zabaltzen hasi ginen pixkanaka, hots, geure hasierako kontzeptu urriak zabalduz. Erakusketa ikusi eta aztertzean, ohartu ginen artea gizartea eraldatzeko tresna zein hausnartzeko baliabide gisa baliagarria dela. Arte lanen atzean mezu garrantzitsu zein hunkigarriak aurki ditzakegu.
Gai berarekin jarraituz, UNRWA-ko hitzaldi zein tailerrak izan genituen, ezagutzak modu dinamikoago batean barneratzea ahalbidetuz. Komiki tailerra, antzerki tailerra eta ipuin tailerren bitartez, artea Haur Hezkuntzan komunikatzeko ezinbesteko tresna dela bermatu genuen. Honen bitartez, haurrari barruko nahaste horiek kanpo munduari komunikatu eta adierazteko aukera zabaltzen zaio. Honela, irakaslea haurraren egoerara gerturatu eta bere egoera afektibo eta soziala gertuagotik ezagutzeko aukera izango du, testuinguru egokia eskainiz. Gizarte eraldaketarako hezkuntzak, aldaketa indibidual, kolektibo eta herritar kritikoak sortzea du helburu. Barrutik ukitzen edo zirrara sortzen diguten gauzek eraldaketa horretarako, hausnarketarako bidea irekitzen dute.
Bidean aurrera jarraituz, Calcuta Ondoaneko bi kideren bisita izan genuen, hauek aniztasunari buruzko beste ikuspuntu bat eman ziguten. Hauei esker egin genuen hausnarketa oso baliagarria izan zitzaigun gure Narratiba Digitalaren nondik norakoak espezifikatzerako orduan, zenbait ideia bertatik hartu genituen eta. Zehazki homogeneotasunaren kontzeptua. Homogeneotasunak, denak berdinak izatea eta kultura bakarra partekatzea eta jarraitzea darama, aniztasunaren aberastasuna zapalduz. Honela, gizarte estrukturaren kontrola sustatzen du, errazagoa izanez identitate bakarrarekin lan egitea.
Poliki-poliki aniztasunaren kontzeptua aberasten eta geure ikuspegia zabaltzen joan gara. Horretarako, Pausoka elkarteko kide batek ere bere esperientzia hunkigarria gurekin partekatu nahi izan zuen, Maitederrek. Honekin ikasi dugu nola gizartea pertsona zehatz batzuentzat soilik dagoen pentsatua eta zuzendua eta beste batzuk bazterturik geratzen dira. Zergatik bizi behar dute horrelako egoeran? Zergatik itxi dizkiote ateak hainbestetan? Bada, gizartea ez dago familia zein haur hauen beharrak asetzeko prestatua, honek familia hauei bakardadea sortzen dietelarik. Azken finean, gizartea hezi beharra dago, gizartea sentsibilizatu, gizartea egokitu.
Jarraitzeko, Gogora-ko ate irekiak izan genituen. Bertan memoria historikoa lantzea helburu zuten bideo batzuk ikusi genituen, indar polizialen biktima izan diren pertsonen testigantzak, eta ETAk eragindako hilketen biktimak. Egia esanda, honek ez digu lagundu gure lanari ideia berriak gehitzeko, taldekide batzuen artean gaiari buruz ezjakintasuna nabaritzen delako, eta beste batzuen artean berriz jakintza maila altua dutela eta ohartu ziren testigantza ez dela alde bikoa izan.
Egunerokotasunean hain presente dauden genero eta estereotipoak ere landu genituen Gizarte eta Kultura Ingurune-ko ikasgaian. Bertan, gizarteak agerian uzten dituen estereotipoez aritu ginen hizketan. Alegia, nola emakumeak argalak, finak, politak, arropa estuak eta motzak erabili behar dituzten, gizonak, aldiz, fisiko markatua eraman behar dute, arropa estua edo trajea. Hauek denak bi kolorez markatuak: urdina (gizonentzat) eta arroxa (emakumeentzat).
Hezkuntzan jarriz geure ikuspegia, Hizkuntzaren Didaktikaren Oinarriak Testuinguru Eleanitzeaneko ikasgaian haur eta gazte literaturaren inguruan burututako saioetan haurrekin aniztasunaren gaia lantzeko bideak landu genituen. Ipuinek aniztasunaren inguruko ideia zabaltzen zein garatzen lagundu diezagukete gai desberdinak jorratuz: familia ereduak, errefuxiatuen errealitatea, transexualitatea, estereotipoak, maila sozioekonomikoak… haur bakoitzaren egoera eta izatea landu, ezagutu, ulertu eta estereotipoak hausteko. Ipuinak, baliabide didaktiko garrantzitsuak dira, izan ere, haurrei bestelako mundu eta errealitateak ezagutzeko aukerak zabaltzen dizkie, haurra pentsatzera eramanez.
Aniztasunaren inguruan hausnartzen gabiltza hileotan, beraz hezkuntza ereduaren inguruan hausnartzea ere beharrezkotzat jotzen dugu. Horretarako, eta oso modu aproposean “Buda explotó por vergúenza” pelikula ikusteko proposatu zigun Eskola Inklusiboko irakasleak. Hezkuntza ezinezkoa den amets bat dirudi, "ipuin dibertigarriak" irakurtzen ikasi nahi duen neska batentzat. Istorio honek salaketa latza egiten du, Afganistango talibanen ondorengo egoera sozialaren metaforetan oinarrituta: baliabide gutxi dituzten eskolak, emakumeak, haurrak eta helduak, abusuaren subjektu gai nagusiak dira.
Prozesu honi amaiera ezin hobe bat emateko Naizen elkarteko kideen esperientzia eta bizipenak entzuteko aukera izan dugu. Haurren identitateaz aritu ziren hizketan. Prozesu honetan, bidelagun moduan jokatuko dugu irakasle zein familiak, geure egitekoa haurra babestea eta entzutea izango da eta inoiz ez bere izate edo sentimenduak ukatzea. Azken finean, bere prozesuaren parte gara eta modu batean edo bestean geuk egin behar dugu aldaketa, egokitzapena eta trantsitua haurraren ongi izatea bermatzeko.
Azkenik esan, Nesi gure irakaslearekin ere IKTko saioetan lan modularra egiteko hainbat ariketa egin ditugula, hauek baliagarriak izanda ideia sorta eta lanaren norabidea argitzeko: cartoboard batetik, bestetik mapa mentala eta azkenik kartografia bat.
Moduloko lanari dagokionez, narratiba sortzeko garaian aniztasuna izan dugu gai nagusitzat, jaso ditugun hitzaldi guztiek aniztasunaren kontzeptua amankomunean izanik. Gai ezberdinak jorratu ditugu eta laguntzazkoak izan dira gure ikuspegia zabaldu eta “gure errealitate karratuetan” sartzen den hortaz haratago kontzientzia hartzeko.
Esan bezala gai ezberdinak izan ditugu hizpide: haurren transexualitatea, mundu globalizatua, garun paralisia, hezkuntza eskubidea… Esan beharra dugu, gure lanean ez dugula gai konkretu bat soilik jorratu, baizik eta ikuspegi zabalago bat ematen saiatu gara hainbat esparru ukituz. Nahiago izan dugu aniztasunaren afera orokorrean landu, horrek aukera eman digulako gure ikuspegia zabaldu eta errealitate ezberdinen inguruan jakintza handiagoa eskuratzeko. Hori horrela, gainerakoak hobeto ulertzen eta errespetatzen ikasi dugu.
Aniztasuna positiboa dela esan beharra dago, baina orduan, zergatik eragiten du horrek mesfidantza, segurtasun falta eta ezinegona, aniztasuna arazo bihurtuz? Ezberdina eta arrotza den hori, arazotzat ikusten da gizartean, homogeneotasuna bilatzen duen jendarte batean bizi baikara, honela, errazago kontrolatzen baikaituzte. Aldaketa hasten den momentuan, hausnarketarako zein kritikoak izateko gaitasuna garatuko dugu.

Comentarios
Publicar un comentario